BEGITU

Hasi dira heltzean Oporretako Argazki Lehiaketarako erretratuak, bialdu zeurea begitu@begitu.eus helbidera!

Asier Abrisketa 2023ko abu. 2a, 11:51

Iker Zamakonak, Las Palmas-eko aquariumean ateratako erretratua.

Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan; Euskal Herriko landetxe batean astegoieneko egonaldia dago jokoan!

Garagarriletik dago martxan BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea, daborduko heldu dira proposamen polit batzuk. Urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik begitu@begitu.eus helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, bakotxak hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.

Irabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk baten bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!