Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak zuzendaritza taldea barriztu dau. Holan, presidentea Olatz Urkiza Igorreko alkatea izango da eta presidenteordea, Areatzako alkate dan Peru Perez de Anuzita. Gainera, Orozkoko eta Zeberioko udalak be egongo dira. Beste alde batetik, ohiko funtzionamentua eroango dabe alkarte desbardinek: Landa 21, Ekolur, Nekatur, Gorbeiazpi eta Itxina.
Olatz Urkizak BEGITUn egindako adierazpenetan azaldu dau, laster ipiniko dala lantalde barria martxan, "mahai gaineran zer dagoan" ikusi ostean. Holan, Urkizaren asmoa Gorbeia inguruetako turismoa indartutea izango da eta Igorren, "lehen sektoreari bultzada bat emon" gura deutso.