2023/09/04 00:00

Argazki Lehiaketea

Arratia

Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak antolatuta, Gorbeiako nire txoko kuttuna Argazki Lehiaketea martxan urri lehenengoaren 4ra arte Instagramen. Helburua, Gorbeia eta inguruetako txoko eta esperientzia berezienak ezetu eta Parke Naturala sare sozialetan ikusi arazotea da. Sari bi dagoz, 200 eta 100 eurokoak. Argazki irabazlea Gorbeiaren promozino materialetan erabiliko da. Irabazleak estadu mailako Mi rincón favorito lehiaketan hartuko dau parte, 500 eurorainoko sariak dagoz. 
Argazkia bakotxaren Instagram kontuan argitarau behar da lehiaketarako hashtag-ak erabilita: #MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #CorazonVerdeDeEuskadi. Argazkiagaz batera, deskribapen testu bat be argitarau behar da eta hau be balorauko dabe epaileek. Gero, formulario bat be bete behar da, bakotxaren datuakaz eta Instagrameko argitalpenaren estekeagaz. Formularioa eta oinarri guztiak gorbeiaeuskadi.com webgunean dagoz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!