erakusketea

Arratia mailako arte erakusketarako parte-hartzaile bila dabiz Artean

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 27a, 11:10

Arteako jaietan hasi eta Merkarteara arte egingo da erakusketea. Parte hartu gura izan ezkero, 622 390 883 telefonora idatzi edo deitu behar da.

Pasau dan urtean, Arteako jaietan eta Merkartean egin zan Bertako Sortzaileen Lanen Erakusketea eta aurten be egingo da, Arratiako artista eta sortzaileei zabalduta. Holan, Arratia bizi diran sortzaileen bila dabiz, erakusketa handi bat egiteko helburuagaz, Arteako jaietan zabaldu eta Merkartea ostean zarratuko dana. Parte hartzeako, 622 390 883 telefonora bialdu daiteke bakotxaren proposamena.

Pasau dan urtean lez, mota askotako sorkuntzak egotea gura dabe antolatzaileek: eskulturak, aerografiak, marrazkiak, ilustrazinoak, bitxiak, zeramikea, egur lanak, argazkilaritzea eta abar.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!