osakidetza

Aurten be, murriztapen ugari egongo dira herrietako osasun zentroetan

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 21a

2022ko udan, protesta ugari egin ziran Zeberion mediku faltea salatuteko.

Zeberion eta Bedian ez da uda osoan medikurik egongo; Areatza, Artea, Dima eta Zeanurin barriz murriztapen ugari egongo dira mediku zein erizain zerbitzuetan.

Areatza

Areatzan mediku kontsultak murriztapen ugari izango ditu uda sasoian. Zarratuta egongo da Garagarrilaren 24an, 26an, 27an, 28an, abuztuaren lehen hamostaldian, 17an, 22an, 24an eta 28tik urri lehenengoaren 8ra arten. Abuztuaren 25ean ostera, 08:00retatik 10:30era egongo da zabalik. Erizaina ostera, garagarrilaren 24an bakarrik egongo da faltan.

Artea

Erizaina uda osoan mantenduko da, garagarrilaren 24an izan ezik. Egun horretan, Igorreko osasun zentrora joan beharko dira arteztarrak. Mediku kontsultak ostera, murriztuta egongo dira. Garagarrilaren 24tik abuztuaren 14ra arte ez da medikurik egongo. Gero be, egun gitxitan egongo da zabalik: 15ean, 17an (08:00-12:00), 22an (08:00-10:30) eta 24an. Abuztuaren 28tik urri lehenengoaren 8ra be zarratuko da konsultea.

Bedia

Bedian, udan ez da medikurik egongo beraz, Lemoara mobidu beharko dira. Erizaina bai mantenduko da, murriztapen bigaz. Garagarrilaren 24an zarratuta egongo da eta abuztuaren 7an, 12:00etatik 15:00etara baino ez da egongo.

Dima

Diman ez da mediku kontsultarik egingo garagarrilaren 24tik 28ra eta abuztuaren 14tik urri lehenengoaren 8ra. Erizain zerbitzuan be, murriztapenak egongo dira, hilaren 24an bakarrik zarratuko da. Honeek dira murriztapenak dagozan egunetan, kontsultea zabalik dagoan ordutegia: abuztuak 1ean 10:30etik 15:00etara, abuztuak 16an 12:00etatik 15:00etara, abuztuak 28an eta urri lehenengoaren 4tik 7ra 11:30etik 15:00etara eta amaituteko, urri lehenengoaren 8an 08:00retatik 11:00etara.

Zeanuri

Zeanurin ez da medikurik egongo garagarrilaren 24ra arte. Abuztuan be, ez da lehen hamabostaldian medikurik egongo. Erizain zerbitzuak be murriztapen ugari izango ditu. Garagarrilaren 24tik 28ra ez dago erizainik eta gero, 08:00retatik 11:30era egongo da abuztuaren 3an, 4an, 7tik 11ra, 14tik 18ra, 21ean, 28an eta urri lehenengoaren 4tik 7ra; 8an, 11:30etik 15:00etara egongo da zabalik erizaina.

Zeberio

Zeberioko osasun zentroa zarratuta dago bagilaren 26tik eta ez ditu ateak zabalduko urri lehenengoaren 8ra arte. Goizeko ordutegian Ugaora eta 15:00etatik aurrera, Basauriko Ariz zentrora joan beharko dira.

Lemoa

x

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!