hauteskundeak

Domekan dira Espainiako hauteskunde orokorrak

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 21a, 09:00

EiTB Focus-en atzen inkesten arabera, Hego Euskal Herrian PSOEk 7, EH Bilduk 6, EAJk 5 eta PPk 5 jarleku lortuko ditue, Sumar bakarragaz itxita. Oin dala lau urte, EAJ eta EH Bilduren aldea 735 botokoa izan zan eskualdean eta aldea gitxitzea espero dabe inkestek.

Domekan, hilak 23, dira Espainiako Gorteetarako hauteskunde orokorrak. Udal hauteskundeen ostean Estadu mailan PSOE eta Podemos alderdiek behera egin eben eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, hauteskunde orokorrak aurreratu ebazan. Adituen arabera, Parlamentu zein Senatuan hainbeste jesarleku ez galdu eta bipartidismora hurbilduteko ahalgin bat.

EiTB Focus-ek astelehenean argitaratutako atzen inkestearen arabera, Hego Euskal Herrian PSOEk irabaziko ditu jesarleku gehien, zazpi. Ezker espainolistaren botua batuko dau. Sumar-ek barriz, bat lortuko leuke, 2019an Podemos-ek eskuratutako bietako bat galduta. Euskal alderdiei jagokienez, EAJk jesarleku bat galduko dauala dino EiTB Focus-ek, Bizkaian EH Bilduk lortuko dauana. Beraz, EH Bilduk sei eta EAJk bost leku izango ditue Parlamentuan. Eskuma espainolistan ostera, Vox-ek ez dau diputadurik izango; PPk ostera, lau.

Lau urte atzera eginda, Arratia, Ubide eta Zeberion EAJ eta EH Bildu izan ziran 735 botuko aldeagaz, hurrengoz hurrengo, alderdi bozkatuenak. Inkesten arabera, alde hori txikitzeko aukerea izango dau domekan EH Bilduk. Ostetik, Podemos eta Mas Pais-ek 807 botu lortu ebezan, PSEk 505, PPk 174 eta Vox-ek 75. Abstentzinoa ostera, erroldearen laurden bat baino handiagoa izan zan, %25, 89.

2019ko zemendiaren 10eko Hauteskunde Orokorren emoitzak

  EAJ/PNV EHBILDU SUMAR* PSOE PP VOX abstentzinoa
ARANTZAZU 80 113 26+1 13 1 0 %21,17
AREATZA 270 251 51+4 48 24 6 %24,92
ARTEA 218 167 37+4 9 8 4 %22,11
BEDIA 319 124 76 46 16 16 %29,59
DIMA 310 419 60+10 11 5 6 %26,33
IGORRE 1.025 743 164+13 160 46 18 %29,48
LEMOA 744 552 213+11 182 60 20 %29,58
UBIDE 22 59 5 5 1 0 %29,1
ZEANURI 370 289 59 13 10 2 %23,9
ZEBERIO 325 231 73 18 3 3 %23,68
GUZTIRA 3.683 2.948 807 505 174 75 %25,89

*Sumar: Podemos/Ahal dugu eta Mas Pais alderdiaren botuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!