Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiarako Zuzendaritzak muturreko tenperatura oso altuak egongo dirala-ta, Abisu Horia ezarriko dau bihar eguerditik iluntzera arte. Tenperatura maximoak, 36 gradukoak izatera heldu daitekez Bizkaia barnekaldean. Kostaldean barriz, 30 gradu ingurukoak izango dira tenperaturak. Halanda be, iluntze aldera ipar-mendebaldeko haizea sartuko da kostaldetik, gaua freskatuko dauana. Baso suteen arriskua ostera, maila baxuan manteniduko da.