Egunez-egun, hurbilago dagoz bai Areatzako bai Zeanuriko jaiak. Abuztuaren 12tik 16ra izango dira andramariak Zeanurin eta Areatzako jaiak, abuztuaren 23tik 29ra. Kartelen diseinua, erabakiteke dago oindino eta herritarrek euren proposamena bialduteko epea asteon amaituko da. Garagarrilaren 12a da epea Zeanurikoentzat eta hilaren 14a Areatzakoentzat.
Areatza
Garagarrilaren 14a da kartelak udaletxean aurkeztuteko atzen eguna, udaletxearen ordutegian, hau da, 14:00ak arte. Sari bakarra, baina potoloa, eroango dau irabazleak: 150 euro.
Edozein teknika erabili daiteke kartela egiteko eta honek 60x40cm-ko tamainua izan behar dau. Halanda be, A3 tamainuko orri batean aurkeztu behar da, sinatu barik.. Honegaz batera, gutunazal zarratu bat emon beharko da udaletxean egilearen datuakaz (izen-abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia).
Zeanuri
2023ko Jaietako Kartel Txapelketan Zeanurikoek parte hartu ahal dabe, kategoria bitan: 14 urtera artekoa eta nagusiena. Proiektu guztietan "Zeanuriko Andra Mari jaiak 2023, abuztuaren 12tik 16ra" testua derrigor agertu behar da. Garagarrilaren 12ra arte bialdu daitekez lanak harrera@zeanuri.eus helbidera edo paperean udaletxera eroanda.
Aurkeztutako lanak, hilaren 13an eta 14an ikusgai egongo dira Udaleko pleno aretoan 18:00etatik 20:00etara. Epe eta leku horretan, zeanuriztarrek bozkatu ahal izango dabe gehien gustetan jakien kartela eta kategoria bakotxean boto gehien jaso dituana izango da irabazlea.
Sariak, umeentzako liburu eta jolasetarako kultura bonoa eta nagusientzako euskal produktuen
otzara bat izango dira. Lan irabazlea jaietako kartelean eta jai-egitarauaren azalean agertuko da. Lan irabazlearen egile eskubideak Udalaren esku geratuko dira. Oinarriak zeanuri.eus helbidean konsultau daitekez.