UEMA

UEMAk Auzitegi Konstituzionalaren epaia salatu eta adierazo dau, Udaletan euskerea erabilten jarraituko dabela

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 10a, 09:30

Barikuan Usurbilen egindako agerraldia // UEMA

Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak zein barikuan Usurbilen batutako 125 udal ordezkariek adierazo eben “nahikoa” dala eta “marra gorri guztiak” gainditu dirala: "Udalek euskaraz egiteko aukera izatea, zinegotzien hizkuntza-eskubideak errespetatuta, hori supremazia dala dio auzitegiak”.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2. artikulua bertan behera itxi eban. Bi epaileren kontrako botoa izan badau be, udaletan euskera hutsean jarduteko baimenak "oreka linguidtikoa" eta "toki erakundeetako kideen hizkuntza eskubideak urratzen" dirala argudiatu dau Auzitegiak. Vox alderdi ultraeskuindarraren salaketa bat dala-ta, eta EAEko Justizia Auzitegitik pasau ostean heldu da euskerearen normalizazinoaren aurkako atzen kolpe hau.

Epai honen kontra, Udalerri Euskaldunetako Mankomunitateko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 125 alkate eta hautetsik agerraldia egin eben barikuan Usurbilen. Arratiako udaletako hautetsiak be egon ziran, Jose Mari Atutxa Dimako alkatea eta Asier Bustinza Igorreko zinegotzia.

Erabakia salatu eta udalek euskeraz jarduteko daben eskumena defendatu eben, bai eta lanean euskeraz jarraituko dabela argitu: “Guk horrelaxe jarraituko dogu, euskeraz funtzionatzen; horretarako bide luzea egin dogulako eta gure konpromisoa eta nahia dalako”. Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak euskerearentzako “estatus juridiko barria” be exijidu eban eta azaroaren 4an, Euskaldintzaren Kontseiluak deitutako protestara batzeko deia egin dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!