Udan, udal zerbitzuetako asko murriztuta edo geldirik egoten dira eta holan izango da liburutegiakaz be. Arantzazuko liburutegia garagarrilaren 31tik abuztuaren 15era arte egongo da zarratuta. Igorre, Lemoa eta Zeberioko liburutegiak abuztu osoan, eta Bediakoak garagarrilaren 15etik urri lehenengoaren 5era arte zarratuko ditu ateak. Dimakoa zarratuta dago urrietara arte.
Ordutegiari jagokonean, Arantzazukoak neguko bera izango dau; hau da, 17:00etatik 19:00etara, baina beste liburutegiek udako ordutegia izango dabe, goizez bakarrik. Holan, Igorreko liburutegiaren udako ordutegia 09:00etatik 13:30era arte da, eta indarrean egongo da urri lehenengoaren12ra arte. Lemoako liburutegiak barriz, garagarrilean, 11:00etatik 14:00etara arteko ordutegia izango dau eta Zeberiokoak, 11:00etatik 13:00etara. Bedian, garagarrilaren 14ra arte, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik liburutegia.