begitu

Garagarril eta abuztuan, BEGITU aldizkariaren zenbaki bana argitaratuko da

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 3a, 11:15

Urtero lez, hamabostekari izatetik hilabetekari izatera pasauko da aldizkaria udan. Halanda be, webguneak eta sare sozialak martxan segiduko dabe.

Paperezko dizkariak, garragarril eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra aterako dauan arren, BEGITUk Arratia, Ubide eta Zeberioko informazinoa jarraituko dau emoten online eta sare sozialetan. Paperezko aldizkariari jagokonean, 22 zenbaki ateraten dira urtean. Hau da, garagarrilean eta abuztuan hile bakotxean zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Aurten be holan izango da, eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo.

Hurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 1ekoa izango da eta urri lehenengoan, barriro be, hamabostero kaleratuko da BEGITU. Halanda be, uda osoan zehar, Arratia, Ubide eta Zeberioren gaineko informazinoa jaso ahal izango da BEGITU online eta sare sozialetan, Twitter, Facebook eta Instagramen. Horreen bitartez, uda osoan eta eten barik segiduko daualako BEGITUk informazinoa emoten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!