auzoak

Lemoako Elorria eta Zeanuriko Undurraga auzoetan sanpedroak ospatuko ditue

Bea Azpiri 2023ko ekainaren 30a

Etxebarria aita-seme trikitilariak zapatu arrastian egongo dira Undurragan.

Elorrian zapatuan, garagarrilak 1, ospatuko dabe auzoko jaia. Undurragan barriz, domekara arte egongo da jai giroa.

San Pedro jaiak ez dira bakarrik ospatuten Arantzazu eta Dimako herrietan, Lemoako Elorrian eta Zeanuriko Undurragan be auzoko jaiak ospatuten ditue sanapedroetan. Holan, Elorriakoek zapatuan, garagarrilak 1, ospatuko dabe auzoko jaia. Undarragakoek barriz 3 egunetako jai egitaraua prestatu dabe, eguenetik, hilak 29, hasita eta domekara arte.

Elorria (Lemoa)

Garagarrilak 1, zapatua

  • 11:00etan, txirrindulari igoerea. Ibilbidea: Tallerreta-Larrabeiti-Gandarias-Elorria.
  • 12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
  • 13:15ean, herri-kirolak.
  • 14:00etan, Igel Txapelketea.
  • 17:30ean, Mus Txapelketea.
  • 19:00etan, Bola-joko Txapelketea.

 

Undurraga (Zeanuri)

Bagilak 29, eguena

  • 08:00retan, kalejirea auzoan.
  • 11:30ean mezea eta ondoren barauskarria herriko txistulariek girotuta.

Garagarrilak 1, zapatua

  • 08:00retan, kalejirea auzoan.
  • 13:00etan, poteoa.
  • 14:00etan, auzo bazkaria.
  • 17:30ean, erromeria Etxebarria aita-seme trikitilariakaz. Ondoren igel jaurtiketea.
  • 02:00etan, txitxiburduntzia.

Garagarrilak 2, domekea

  • 11:30ean, Tortilla Txapelketea.
  • 13:30ean, poteoa.
  • 17:00etan, umeentzako puzgarri eta jokoak.
  • 18:00etan, Undurragako 5. Bola-joko Txapelketea.
  • 20:00etan, zozketea eta jaien amaierea txokolateagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!