izen-emotea

Gaur zabaldu da Galdakao HHI Helduen Hezkuntzako Zentroan 2023-2024 ikasturterako matrikula epea

Bea Azpiri 2023ko eka. 19a, 12:15

Galdakaon ezezezik, Igorreko Kultur Etxean eta Lemoan Arraibin be emoten ditu eskolak; hilaren 29ra arte egin daiteke izen-emotea.

CEPA Galdakao HHIk, Galdakaon ezezezik, Igorreko Kultur Etxean eta Lemoan Arraibin be emoten ditu eskolak. Helduei hezkuntza arautua eta ez arautua eskaintzen jakie bertan; atzerritarrek nazionalidadea lortzeako azterketen prestakuntza, tartean. Matrikulea hilaren 29ra arte egin daiteke eta doan da.

Helduen Hezkuntzak oinarrizko prestakuntza emoten dau zentroak: alfabetatzetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako titulua lortu artekoa. Ondoren, beste ikastetxe batzuetan dago erdi mailako heziketa ziklo bat edo Batxilergoa egiteko aukerea. 

Irakaskuntza arautua hiru gradutan banatzen da, eta, azkena osatzean, Bigarren Hezkuntzako titulua lortzean da. Prestakuntza arautu horren barruan sartzean dira euskera eta gaztelania ikastea, eta oinarrizko prestakuntza sakontzea edo zabaltzea. 

Arautu bako irakaskuntzarako ikastaroak barriz, helduen kualifikazinoa hobetutera eta autoikaskuntzarako eta bizitza soziokulturalean eta lanekoan parte hartzeako gaitasuna garatzera bideratuta dagoz. Hastapen ikastaroak eskaintzen dira euskeraz, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta informatikan. Atzerritarrek nazionalidadea lortzeako azterketak prestatzera bideratuta dagozan ikastaroak be eskaintzen dira.

Matrikulea

Matrikulea egiteko ordutegia, astelehenetik barikura, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara da, bariku arrastietan izan ezik. Informazinoa jasoteko, 94 456 60 98 telefonora deitu edo 688 810 808 telefonora whatsapp mezu bat bialdu behar da. Info@epagaldakao.com helbide elektronikora edo www.epagaldakao.com webgunera be jo daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!