Amagoia Villanueva Arratia Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardintasun teknikari barriak egin dau batzar deialdia, “neure burua aurkeztu lehenbizi eta aurrera begira Ilgoraneko partaideokaz, koordinazinoko tresnak ezetu eta finkotzeko”. Batzar horretan, jabekuntza eskolearen ibilbidearen gaineko hausnarketea be egingo da, “ilgorak eta ilbeherak” kontuan izanda, eskolea egonkortu ahal izateko. Gainera, datorren ikasturterako programazinorako proposamenak jaso eta jasotakoak eztabaidatu egingo dira bertan.
Bertaratu ezin diran Ilgoraneko partaideak, posta elektronikoz, whatsappez edo beste bideren batetik ekarpenak egitera animau gura ditu teknikariak.