Atzo, hilaren 15ean, Arratia futbol taldeko zuzendaritza taldeko kideek eta lagun zaharrek, omenalditxo bat egin eutsien Arratiako entrenatzaile izandako Jose Luis Mendilibarreri. Aurtengo UEFA Europa Liga irabazi eban Mendilibarrek Sevilla futbol taldeagaz eta horren harira, bazkari bat prestatu eban Arratiako zuzendaritzeak Mendilibarrek bere garaian Arratia hirugarren mailara igon ebala gogoratzeko.
Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?