Bihar, bagilak 17, egingo dabez udalbatza barriak osotuteko kargu hartze ekitaldiak

Bea Azpiri 2023ko eka. 16a, 12:02

Udaletxeetako areto nagusietan izango dira. Arantzazun, 12:00etan; Areatzan, 12:00etan; Artean, 11:00etan; Bedian, 09:30ean: Diman, 13:00etan; Igorren, 12:00etan; Lemoan, 12:00etan; Ubiden, 09:00etan; Zeanurin, 10:00etan eta Zeberion, 12:00etan, udal hautetsiek hartuko dabez karguak 2023-2027 legealdirako.

Areatzan, Asier Garciak (EH Bildu) Peru Perez de Anuzitari (EH Bildu) pasauko deutso makilea; Diman, Josu Gorospek (EAJ) Jose Maria Atutxari (EH Bildu); Igorren, Illart Gumuziok (EH Bildu) Olatz Urkizari (EAJ); Lemoan, Saioa Elejabarrietak (EH Bildu) Esther Iturriozeri (EAJ); Ubiden, Iñaki Beobidek (UHK) Zigor Iturriozeri (UHK); Zeanurin, Eider Ajuriagerrak (EAJ) Nahia Urrutxuari (EH Bildu) eta Zeberion, Karlos Idirinek (EAJ) Ekain Gotiri (EH Bildu). Karguan manteniduko dira Arantzazuko Asier Aburto (EH Bildu); Arteako Alberto Intxaurraga (EAJ) eta Bediako Aitor Sorriketa (EAJ). Udalbatzak osotuko dabezan hautetsiek be, barriak asko, hartuko dabez euren karguak.

Zinegotziak

Zinegotzietan be aldaketak izango dira. Kasu batzuetan, alderdiak jarleku gehiago edo gitxiago izan ditualako maiatzaren 28ko hauteskundeetan, edota beste batzuk izan diralako hautetsiak.

Honeek dira udalbatzak osotuko dabezan zinegotziak. 

Arantzazun, EH Bilduko Ruben Montero, Beroñe Bilbao eta Miguel Delgado; eta EAJ-PNVko Txus Dacosta, Lupe Molina eta Asier Perez.

Areatzan, EH Bilduko zinegotziak Inma Valiente, Zigor Folla, Miren Madariaga eta Iñigo Iruarrizaga dira eta EAJ-PNVkoak Josu Basozabal, Jose Angel Atutxa, Jorge Trueba eta Argiska Basterra.

Artean, EAJ-PNVko Ainare Sanchez; Gorka Beitia, Jose Inazio Ortuzar; eta EH Bilduko Izaskun Betzuen, Pili Alvarez eta Ainhoa Bernaola.

Bedian, EAJ-PNVko Miren Igone Etxebarria, Jose Manuel Sanchez, Meritxell Lejarzaburu, Unax Ispizua eta Maialen Larruskain; eta EH Bilduko: Alberto Sanchez, Jose Luis Intxausti eta Maddi Arrarte.

Dimako EH Bilduko zinegotziak honeexek dira: Maider Kortazar, Borja Ruiz, Maria Jose Barrenetxea eta Haizea Ziarrusta, eta EAJ-PNVkoak, Josu Gorospe, Iurdana Acasuso, Beñat Salvador eta Lore Bilbao.

Igorren EAJ-PNVko zinegotziak, Koldo Atutxa, Ainara Uribe, Ainara Ipiñazar, Erik Esparta eta Aitor Etxebarria izango dira; eta EH Bildukoak, Illart Gumuzio, Ainara Castillo, Asier Bustinza, Irati Muñecas eta Ibon Ozerin.

Lemoan, EAJkoak Iñigo Zuloaga, Oneka Zaballa, Iñaki Barrenetxea, Urko Garamendi, Raquel Ortega eta Zuriñe Etxebarria dira eta EH Bildukoak: Eukeni Bikarregi, Marian Garai, Aritz Undurraga eta Iker Azkune.

Ubideko Herri Kandidaturako zinegotziak, Maider Almandoz, Aritz Azcorbebeitia, Irati Urien eta Oscar Martinez dira.

Zeanurin, EH Bilduko zinegotziak, Arkaitz Estiballes, Maider Gandarias, Edurne Landajo eta Jokin Larrakoetxea dira, eta EAJ-PNVkaok Eider Ajuriagerra, Mikel Ibarra, Jaime Alonso eta Gurutze Etxebarria.

Zeberioko EH Bilduko zinegotziak, Itziar Aranguren, Ibai Perez, Amaia Bernaola eta Martin Urieta dira eta EAJ-PNVkoak, Karlos Idirin, Jon Etxebarria, Natalia Martinez eta Beñat Iriondo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!