AEK daborduko hasi da ikasturte barria prestatzeko lanetan

Ager Barragan 2023ko eka. 15a, 12:39

Datorren ikasturtean be, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua be eskainiko dau AEK-k. 

Bagilaren 28a baino lehen izena emoten daben ikasleek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa izango dabe. Gainera, lehentasuna izango dabe ikastaroetan. Igorreko Kubulu Euskaltegian edo euskaltegiko 94 631 56 57 telefonoan, edo beste edozein euskaltegitan; 673 200 100 eta 946 46 40 00 telefonoetan, eta www.aek.eus webgunean egin daiteke aurrematrikulazinoa. Arratia, Ubide eta Zeberioko udalek be laguntzak emoten dabez euskerea ikasten dabizanentzat.

Udan be mintzataldeak egingo dabez

AEK-k udarako mintzataldeak sortu gura ditu eta izena emoteko whatsappa bialdu behar da 662 199 033 telefonora, Kubulu Euskaltegitik pasau edo lotura honetan izena emon: http://emanizena.praktikatu.eus/.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!