Pasau dan zapatuan, hilaren 10ean, txapelketako finala Abadiñoko Tornosolo trinketean jokatu eban Lemoa klubeko bikoteak eta partiduko lehenengo zatian 19-10 irabazten hasi baziran be, Ziarrustak eta Aurrekoetxeak ezin izan eben txapela jantzi.
Partiduak aurrera egin ahala, tantuak gogorrak eta luzeak izaten segiduten eben eta Ziarrustak aitortu eban, bera eta Aurrekoetxea gazteagoak izan eta beste bikotea baino freskoago egon arren, partiduaren bigarren zatian asko nabarmendu zala beste bikotearen esperientzia handia. Azkenean, Eple klubeko bikoteak lortu eban garaipena, Lemoako taldea40-27 irabazita.
Halanda be, dimoztarrak adierazo dau oso pozik dagozala bai Aurrekoetxea eta bai bera egindako txapelketeagaz eta garrantzitsuena finalera heldu eta horretaz disfrutetea izan dala.