Datorren zapatuan, hilak 17, oinez edo autobusez, Urkiolara joango dira hainbat arratiar errogatibea egiten. Oinez doazenak, 07:00etan abiatuko dira Igorretik eta Dimatik, eta 07:30ean, Zeanuritik. 11:00etan, santutegian batuko dira danak, oinez zein autobusez joandakoak, alkarregaz otoitz egiteko. Izan be, errogatibea, premina baten aldeko otoitz kolektiboa da. Aurtengo lema “Bakegile izan gaitezen” da.