Hondakinen gaikako bilketea sustatzeko informazino puntuak ipiniko ditue herrietan

Bea Azpiri 2023ko eka. 13a, 10:53

Gaurtik hasita eta bagilaren 24ra arte, Arratiako Udalen Mankomunitatearen Arratia Garbia kanpainaren barruan, hondakin organikoen bilketa selektiboa bultzatzeko informazino puntuak egongo dira herrietan; egun bakotxean herri baten.

Lehenago egin ez dan herrietan, hondakinen karakterizazinoa be egingo da jentearen aurrean; hau da, errefusa eukiontzietatik zabor boltsa batzuk hartu eta barrukoa zein eukiontzitan joan beharko litzateken ikusi. Martian Igorren egindako hondakinen karakterizazinoan, errefusa boltsetako edukiaren %87 birziklagarria zan.

Birziklatu ahal izateko, lehen pausua da hondakinak gaika banandutea eta bakotxa jagokon eukiontzian botatea. Hau da, beira eukiontzi berdean; papela, urdinean; ontzi arinak, horian; organikoa, marroian eta errefusa grisean. Arratian, gaikako bilketa maila oso bajua da, dana nahastuta botaten da eukiontzi grisera eta eukiontzi horretakoa, zabortegira edo erraustegira doa. Arratiako Udalen Mankomunitateak, organikoen bilketa handituteko eta holan, errefusa gitxitzeko Arratia Garbia kanpainearen bigarren bueltea ipini dau martxan.

Egunak eta herriak

Gaur, martitzena, hilak 13, Bediako plazan egongo da informazino puntua eta material banaketea 10:30etik 13.30era eta 16:00etatik 19:00etara. Hondakinen karakterizazinoa, 18:00etan egingo dabe.

Diman bihar egongo dira plazan ordutegi berean, informazino puntuak eta karakterizazinoa.

Hurrengo egunean, bagilak 15, eguena, Arantzazun egongo dira arrastiko ordutegian. Karakterizazinoa be egingo da.

Ubideko txandea izango da barikuan, hilak 16. Hemen be arrastiko ordutegian egongo dira informazino eta materiala banatzeko puntuak, eta 18:00etan, karakterizazinoa egingo da.

Zapatu goizean, Lemoako estankoaren ondoan egongo da informazinoa puntua eta astelehenean barriro be Lemoan izango dira Arratia Garbiako teknikariak. Goizez Arraibin egongo da informazino puntua eta arrastiz estankoaren ondoan. Karakterizazinoa estankoaren ondoan egingo dabe 18:00etan.

Martitzenean, bagilak 20, Arteako plazan egongo da informazino puntua 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Karakterizazinoa 18:00etan egingo da.

Hurrengo egunean, Areatzako plazan egongo da informazino puntua goizez eta arrastiz. Ez da karakterizazinorik egingo.

Eguenean, hilak 22, Zeanuriren txandea izango da. Plazan egongo dira goiz eta arrastiz eta karakterizazinoa 17:00etan izango da.

Igorren, bariku eta zapatuan egongo dira informazino puntuak Lehendakari Agirre kalean. Barikuan, goiz eta arrastiz eta zapatuan goizez. Ez da karakterizazinorik egingo. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!