Arratia Futbol Taldeak, igaz lez, aurtengorako be antolatu dau futbol kanpusa. Futbolean jokatu eta urtekera zein jolas eta tailerrak egiteko aukerea izango dabe 2011 eta 2018 urteen artean jaiotakoek. Udalekua goizez izango da, 09:30etik 14:00etara.
Parte hartzaileek 100 euro ordaindu beharko dauz eta horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat hartuko ditu. Parte hartzeako 688 777 117 edo 94 631 57 04 telefonora deitu edo cdarratia@cdarratia.com helbidera idatzi behar da.