AEK-k abian du 2023-2024 ikasturteko aurre-izen ematea

Erredakzinoa 2023ko ekainaren 13a

Ekainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango dute, besteak beste: %5eko deskontua 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan.

Oso pozik gaude aurtengo ikasturtearekin; orain, datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da jende gehiagorengana iristea. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu; Foruko barnetegia urte osoan irekita egongo da.

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan, edo 673 200 100 eta 946 464 000 telefono zenbakietan. Horrez gain, baita www.aek.eus webgunean ere.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!