Maria Jesus Urutxurtuk 100 urte bete dauz

Ager Barragan 2023ko eka. 9a, 11:15

Bere ehungarren urteguna ospatu eban atzo Maria Jesus Urutxurtu igorreztarrak. Dimako Piedadeko Egoitzak egun berezia antolatu eban bere egoiliarrarentzat. 15:45ean hasi zan ekintzea txokolatadeagaz eta 16:30ean Igorreko korua hurbildu zan Dimaraino kantu sorta bat eskaintzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!