Jaietan etxera bueltetako autobusak

Ager Barragan 2023ko eka. 8a, 12:29

Aurten be Arratiako Udalen Mankomunitateak, Zornotzako Udalak eta Galdakaoko Udalak jaietatik etxera bueltetako autobus zerbitzua jarri dabe.

Udako jaietan Arratiako herri guztietatik, Zornotzatik eta Galdakotik egingo dauz bidaiak eta batez be zapatuetan egongo dira etxera bueltetako autobusak. Astegoien honetan emongo jako hasikerea zerbitzuari Igorreko sanantonioetan. 

Bagilaren 10ean eta 17an gaueko 02:30ean eta 05:00etan eukiko dabe jaizaleek lehenengo bi zerbitzuak disfrutetako aukerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!