Ardi-ule bilketarako izen-emotea zabaldu da gaur

Bea Azpiri 2023ko eka. 5a, 13:30

Bagilaren 16ra arte emon ahal izango dabe izena ardi jaubeek, ardi-ulea, bilketa puntuetara eroan ahal izateko. Bilketa eguna, garragarrilaren 18a izango da.

Gorbeialde LGA, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz arduratzen da zerbitzu hori emoteaz eta erabili ahal izateko, bertako telefonora 94 631 55 25 deitu behar da 08:00retatik 14:00etarako ordutegian.

Bilketea, 09:00etatik 16:00etara egingo da garagarrilaren 18an. Izena emoten dabenei jakinarazoko deutse Gorbeialdek zelan egin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!