antzerkia

Gaur hasiko dira Arratiako VI. Haur Antzerki Topaketak

Bea Azpiri 2023ko eka. 1a, 10:00

Igorreko Kultur Etxean, arrastiz, taularatuko ditue Areatza, Artea, Igorre eta Lemoko eskoletako ikasleek euren antzerkiak gaurtik hasita, bagilaren 8ra arte.

Kurkuluxetan alkarteak antolatutako antzerki topaketak, gaur, bagilak 1, hasiko dira, 17:30ean, Igorreko Kultur Etxean. Lehenengo saioan, Lemoa eta Igorreko eskolakoek antzezlan bana taularatuko dabe; Lemoako eskoleak Egun bat museoan eta Igorreko eskoleak Edabe magikoa, hain zuzen be. Hilaren, 5, 7 eta 8an be, aurkeztuko dabez Areatza, Artea, Igorre eta Lemoako ikasleek euren antzezlanak.

Topaketok ez dirala norgehiagoka bat azpimarratu gura dabe antolatzaileek. Kurkuluxetan alkartekoek, ikasturtean zehar dramatizazino klaseak emoten ditue ikastetxeetan, eta horreekaz baliabideak emon gura deutseez umeei, publiko aurrean berba egiteko, lotsea kentzeako, norberaren gorputza ezetuteko eta alkartasuna eta laguntasuna bultzatzeko. Topaketa honeek be helburu horreexek daukiez, umeak “euskal giro jator” batean murgiltzeaz gainera.

Hilaren 5, 7 eta 8an

Astelehenan, hilak 5, Igorreko eskoleak Gaixo tranpatiak eta Lemoako eskoleak 7 herrialdetako argi bola lanak eskainiko dabez publikoaren aurrean. Hurrengo eguaztenean, Lemoako eta Arteako eskoleetako umeen txandea izango da eta Chic Hotela eta Txipiroi irla antzeztuko dabe, hurrengoz hurrengo. Atzenengo egunean, hilak 8, Areatzako eskoleak Oz mago harrigarria ekarriko dau Igorreko Kultur Etxeko agerlekuara, eta Arteako eskoleak Kantauriko piratak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!