bertsolaritzea

Amaitu da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 29a

Idatzizkoan, Iradi Barrenetxea eta Jasone Gabiria saritu ditue eta Enara Gallastegik eta Aiala Irurtiak bat-bateko Bizkaiko finalean parte hartu eben.

Zapatuan jokatuko zan Gernikako Astran Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen atzen saioa, bat-bateko eta idatzizko finalak. Bietan egon ziran arratiarrak eta euretako bi bueltau ziran sariakaz. Iradi Barrenetxea arteaztarra BDH2. mailako irabazlea izan zan eta Jasone Gabiria bediaztarra, DBH3-DBH4 mailakoa; biak idatzizkoan.

Bat-bateko finalean ostera, Arantzazuko Aiala Irurtiak eta Dimako Enara parte hartu eben. Haizea Telleria eta Ixone Asategi egongo dira txapelketa nazionalean, bagilaren 3an Iurretan, Bizkaiaren alde jokatuten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!