Atzo egin ziran Udal eta Foru Hauteskundeak eta azpimarratzeko moduko hainbat aldaketa ekarri ditue emoitzek Arratia, Ubide eta Zeberion. Hego Euskal Herri mailan gertatu danaren alderantzizko egoerea ikusi da eskualdean: EAJk botuak irabazi ditu (108 gehiago) eta batez be, EH Bilduk botuak galdu ditu (351 gitxiago).
Holan, jeltzaleek herri jentetsuenak berreskuratu ditue: Lemoa eta Igorre, hamabi eta hamasei urteren ostean, hurrengoz hurrengo. Baina beste alde batetik, jeltzaleek Zeanuriko feudoa galdu dabe, EAk irabazi ebanean, 1987tik 1995era bakarrik egon dira oposizinoan. Dima eta Zeberio be dago barriro EH Bilduren eskuetan. Ubideko udaletxean barriz, bost esarlekuak irabazi ditu UHKk. Abstenzinoa barriz, ia sei puntu igon da bataz-bestean.
28M | EAJ | EH Bildu | Plataforma | PSE | PP | Elk. | Parte-hartzea |
Arantzazu | 92 | 142 | - | - | - | - | %81,66 |
Areatza | 271 | 340 | - | 12 | 3 | - | %73,91 |
Artea | 257 | 179 | - | 4 | 3 | - | %79,62 |
Bedia | 404 | 174 | - | 23 | 3 | - | %70,55 |
Dima | 395 | 466 | - | - | - | - | %76.95 |
Igorre | 1.064 | 928 | - | 32 | 14 | 18 | %69,03 |
Lemoa | 1.023 | 690 | - | 28 | 16 | 45 | %70,74 |
Ubide | 11 | - | UHK: 54 | - | - | - | %73,88 |
Zeanuri | 347 | 372 | - | 3 | - | - | %75,07 |
Zeberio | 340 | 351 | - | 1 | - | - | %80,04 |
GUZTIRA | 4.204 | 3.642 | 103 | 39 | 63 | %75,14 |
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalakaz batera, Foru Aldundietako hauteskundeak be izan dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bizkaian, EAJ izan da garaile, botuen %38,41-gaz 23 esarleku lortu ditu baina 51.000 botu baino gehiago galdu ditu. EH Bilduk ostera, hamabost esarleku izango ditu botuen %24,96-gaz, 16.000 botu irabazi ditue. Beste esarlekuak PSEk, zortzi, PPk, hiru, eta Elkarrekin Podemosek, 2, banatuko ditue.