futbola

Amaitu dira gizonezkoen ligak

Iñigo Irua 2023ko maiatzaren 29a

Gizonezkoen Arratia A eta Bk eta Lemoako Harrobik joandako astegoienean jokatu ebezan ligako atzen partiduak, Arratia Ak lehen postuan amaitu dau eta Ohorezko Mailara igotea lortu dau. Lemoako Harrobik seigarren postuan amaitu dau Lurraldekoa Lehen Mailan eta liga bereko Arratia Bk bederatzigarren.

Arratia A

Domeka arrastian jokatu eban ligako atzen partidua Arratia Ak Basconia B taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban. 34 jardunalditan Arratiak 68 puntu lortu ditu liga honetan.

Arratia B

Zapatu arrastian jokatu eban Arratia Bk Ugao taldearen kontra atzen partidua etxetik kanpo. 1-4 irabazi eban partidua Arratiak eta bederatzigarren amaitu dau ligea 46 puntugaz.

Lemoako Harrobi

Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Mungia A taldearen kontra atzen partidua etxetik kanpo. 2-3 amaitu zan partidua eta Lemoako Harrobik seigarren amaitu dau ligea 61 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!