Maiatzaren 28an, domekea, izango dira Euskal Herrian Udal eta Foru Hauteskundeak, jokoan dagoz bai alkatetzak bai Aldundietako Ahaldun Nagusiak. Oin arte oposizinoan egon diran alderdiak, alkatetzea eskuratuten saiatuko dira; alkatetzan dagozanak barriz, hau manteniduten. Edozein kasutan, errepikatuko ez diran alkateak Areatzakoa eta Lemoakoa izango dira. Lemoan, Saioa Elejabarrietaren ordez Eukeni Bikarregi aurkeztuko da eta Areatzan, Asier Garcia ordezkatuko dau Peru Perez de Anuzitak; EH Bildukoak biak.
Oin dala lau urte egin ziran hauteskundeetan, Ubideko Herri Kandidaturak irabazi eban Ubiden eta gainontzeko herrietan, EAJk edo EH Bilduk. Jeltzaleen esku geratu ziran bost herri: Artea, Bedia, Zeanuri, Zeberio eta Dima. Atzen honetan, EH Bilduk atera ebazan botu gehien, baina Diman, herri kandidaturak zinegotzi bi lortu eta EAJren alde bozkatu eben. EH Bilduk ostera, lau herritan gobernau dau atzen urteetan, herri jentetsu bienak tartean: Arantzazu, Areatza, Lemoa eta Igorre. Atzen honetan, aldea txiki-txikia izan zan, 35 bozka. Beste alde batetik, abstentzioa %19koa izan zan, bataz-beste eskualdean.
2019ko Udal Hauteskundeen emaitzak
EAJ | EH Bildu | Plataforma | PSE | PP | Abstenzinoa | |
Arantzazu | 128 | 138 | - | - | - | %13,1 |
Areatza | 262 | 425 | - | 13 | 15 | %17,41 |
Artea | 239 | 158 | AHP: 77 | 1 | 3 | %14,16 |
Bedia | 414 | 194 | - | 23 | 6 | %24,34 |
Dima | 311 | 390 | DA: 242 | 1 | 2 | %15 |
Igorre | 1.090 | 1.125 | - | 56 | 19 | %25,1 |
Lemoa | 828 | 904 | - | 77 | 22 | %26,17 |
Ubide | 19 | - | UHK: 77 | - | - | %18,8 |
Zeanuri | 410 | 366 | - | 6 | 2 | %19,27 |
Zeberio | 395 | 293 | - | 3 | 2 | %16,78 |
GUZTIRA | 4.096 | 3.993 | 396 | 180 | 71 | %19 |