futbola

Gizonezkoen Arratia Ak lehen postuan amaituko dau ligea

Iñigo Irua 2023ko mai. 22a, 10:30

Arratia Ak lehen postuan amaituko dau ligea etxean 3-0 irabazi ostean. Arratia Bk galdu egin eban etxean jokatutako ligako atzen partidua eta Lemoako Harrobik irabazi egin eban etxean. Andrazkoen Arratia A eta Bk aurreko astegoienean amaitu eben ligea.

Zapatu arrastian jokatu eban 2022-2023 denporaldiko atzen partidua etxean gizonezkoen Arratia A taldeak. Irabazita lehen postua ziurtatu dau Arratiak Ak, aurreko astean igoerea natematikoki lortu ostean. Arratiak 3-0 irabazi eutsan Apurtuarteri, deskantsura husna heldu baziran be. 33 jardunaldiren ostean Arratia A lider da 68 puntugaz. Ligako atzen partidua Basconia B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 28an, arrastiko 19:00etan.

Gizonezkoen Arratia B

Etxean jokatu eban gizonezkoen B taldeak domeka eguerdian Ezkurdi A taldearen kontra eta 1-2 galdu eban etxeko taldeak. 33 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko bakarraren faltan Arratia bederatzigaren postuan dago 43 puntugaz. Ligako atzen partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Ugao taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 17:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik Arlonagusian jokatu eban domeka arrastian Ugao taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban etxeko taldeak. 33 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi seigarren postuan dago 58 puntugaz. Etxetik kanpo jokatuko dau Lemoako Harrobik ligako atzen partidua Mungia A taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 15:45ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!