gurasoak

Arratiako guraso alkarteek euren jaia ospatuko dabe zapatuan

Bea Azpiri 2023ko mai. 19a, 11:10
Guraso Elkarteen topaketak pasau dan urtean, Basoa etxean.

Zapatuan, hilak 20, Arratiako eskola eta institutu guztietako guraso alkarteak Igorren batuko dira jaia alkarregaz ospatuteko. Jaia antolatuten daben bigarren edizinoa da aurtengoa.

Mendi ibilbide bategaz hasiko da eguna. Parte hartu gura dabenak, 11:00etan batuko dira
Igorreko Goiko Plazan. 12:30ean, 6. mailako bertsolari eta jantza garaikideko ikasleakaz hasiko da jaia eskolako aterpean. Plaza jantzak be egingo dira Arantzarte jantza taldearen gidaritzapean. 14:00etan, bakotxak etxetik eroandakoagaz bazkalduko dabe Arratiako guraso alkartekoek. Kafea eta postrerako mahaia ipiniko dabe Institutuko ikasleek.

Bazkalostean, 16:00etan, edade guztietako umeentzako jolasak egongo dira eta 17:30ean, musika jaialdia. Egunean zehar argazkiak eta bideoak egingo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!