BERTSOLARITZEA

Arratiar bi sailkatu dira Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen finalerako

Asier Abrisketa 2023ko mai. 18a, 10:50

Igorreko saioko parte-hartzaileak // Bertsozale.eus

Arantzazuko Aiala Irurtia eta Dimako Enara Gallastegi bertsolari gazteek osotuko dabe arratiar delegazinoa Gernikan, hilaren 27an, lehiatuko dan finalean.

Atzo jokatu zan Igorreko Lasarte Aretoan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen hirugarren eta atzen sailkapen saioa; beraz, ebatzita dagoz finaleko parte-hartzaileak. Tartean, Arratiako bertsolari gazte bi egongo dira Gernikako Astran, maiatzaren 27an, jokatuko dan finalean. 10:00etan hasiko da idatzizko finala eta 11:30ean, bat-batekoa.

Igorreko kanporaketan, hamabi bertsolarik hartu eben parte eta bertan lortu eben finalerako sailkatzea arratiar biek: Arantzazuko Aiala Irurtia, atzoko saioaren rabazlea eta Dimako Enara Gallastegi. Finalean, beste sei aurkari izango ditue: Kelmene Abaitua, Ixone Asategi, June Diaz, Naioa Jaio, Maialen Lago eta Haizea Telleria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!