futbola

Andrazkoen Arratiako talde biek amaitu dabe ligea

Iñigo Irua 2023ko mai. 15a, 11:31

A taldeak hamargarren postuan amaitu dau ligea 38 puntugaz; B taldeak barriz, seigarren postuan amaitu dau denporaldia, 43 puntugaz.

Zapatu arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia A taldeak Real Sociedad B talde liderraren kontra Zubietan eta ezin izan eben ezer egin arratiarrek, 5-0 amaitu zan partidua. Ligea amaituta, Arratiak hamargarren postuan amaitu dau ligea 38 puntugaz eta datorren urtean barriro jokatuko dau kategoria bardinean.

Andrazkoen Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eban Ibaiondo Nerbioi Erreka A taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-3 irabazi eben arratiarrek, lehen zatia 2-0 galtzean amaitu baeben be. 30 jardunaldi jokatuta, seigarren postuan amaitu dau denporaldia andrazkoen bigarren taldeak 43 puntugaz.

Gizonezkoen Arratia B

Zapatuan jokatu eban gizonezkoen Arratia B taldeak Amorebieta B taldearen kontra etxetik kanpo eta husna bardindu eban partidua. 32 jardunaldiren ostean Arratia B bederatzigarren postuan dago 43 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra hilaren hilaren 21ean, eguerdiko 13:00etan.

Lemoako Harrobi

Domeka arrastian jokatu eban Lemoako Harrobi taldeak Ezkurdi A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 32 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi seigarren postuan dago 55 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ugao taldearen kontra hilaren 21ean arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!