lana

Arratiako Lehen Enplegu Azokea antolatu da Zulaibarren

Asier Abrisketa 2023ko mai. 9a, 11:00

Eguaztenean, hilak 10, goizez izango da Errotak antolatutako gazteentzako enplegu azokea Zulaibarreko areto nagusian. Bakotxak bere curriculuma eroan eta Arratiako enpresak ezetuteko aukerea emongo dau topaketeak.

Errotak, Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizetako fundazinoak, antolatu dau bihar, hilak 10, Zulaibarrek hartuko dauan Arratiako Lehen Enplegu Azokea. Ikastetxeko areto nagusian izango da topaketea goiz osoan zehar, 09:00etatik 14:00etara. Helburua, enpresak eta beharra topetan dabizan gazteen arteko topaketea egitea da. Errotak argitu dauanez, hamabost bat enpresa egongo dira azokan eta bakotxak bere espazioa izango dau aretoan, informazinoa emon eta hurreratuten diranen curriculumak jasoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!