Astegoien honetan jokatu dira, Gasteizen, GRABNI txapelketako final guztiak eta Bizkaia ezker hormako modalidadeetako irabazlea izan da, txapel gehien lortuta, nafarrak ostera onenak izan dira trinketean. Bizkaiak lortutako txapelen artean bi dagoz arratiarren buruetan jantzita. Batetik, Amaia Aldai dimoztarrak irabazitako senior mailako binakako eskupelotakoa eta bestetik, Maialen Landajo zeanuriztarrak irabazitako 22 urtez azpiko gomazko paletakoa.
Amaia Aldaik, Olatz Arrizabalagaz batera jokatu eban Bizkaiaren alde, Larrarte eta Agirre gipuzkoarren kontra eta "erraz" irabazi eben, Aldairen esanetan, 22-12. Maialen Landajok ostera, Zulaikagaz jokatu eban finala, Gipuzkoaren kontra hau be, Macicior eta Murua bikotea hain zuzen be. Bizkaitarrak urten ziran garaile, 30-15.

Arrizabalaga eta Aldai, txapelak buruan // Itxitakoa.
Berte alde batetik, Xabier Rekalde dimoztarrak 22 urtez azpiko banakako eskupelota finala jokatu eban Irribarria gipuzkoarraren kontra baina ez eban garaipenik lortu, 18-22 galdu eban partidua eta.
GRABNI
GRABNI Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako pelota federazinoen arteko urteroko txapelketea da, modalidade eta adin desbardinek hartzean dabe parte bertan. Eskuz eta palaz, ezker paretan zein trinketean jokatuten da GRABNI.