Oingo domekan, hilak 7, EH Bilduk ekitaldia egingo dau Gorbeian

Bea Azpiri 2023ko mai. 5a, 10:10

Bizkaiko deiadar mendi guztietan egingo da ekitaldia eta arratiarrak Gorbeiara igoteko deialdia egin dau EH Bilduk. Goizeko 09:00etan batuko da jentea Pagomakurren, danak batera igoteko.

Euskal Herria Bilduk Bizkaiko bost deiadar mendiak (Kolitza, Ganekogorta, Sollube, Oiz eta Gorbeia) igoteko ekitaldia antolatu dau oingo domekarako “Foru eta udal hauteskundeen kanpaina hasi aurreko astegoienean komunidadea aktibetako helburuagaz”. 

Ekimen honen bidez auzolanerako deia egingo dabe, "baita EH Bilduren komunidade eta gizarte osoa mobilizetako eta aktibetako be" koalizinoak prensa-oharran adierazotakoaren arabera. “EH Bilduk aurre egiten deutse hauteskunde honeei Bizkaian inozko emaitzarik onenak lortzeako asmoagaz. Pentsetan dogu horretarako baldintzak badagozala eta hori lortzeako esfortzu mobilizatzailerik handiena egin beharko dogula” dinoe.

Deiadar mendiak

Kondairaren arabera, Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia, Oiz eta Sollube mendietako tontorretan sua biztu edo adar soinuagaz deitzean zan jentea Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietarako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!