Zapatu arrastian jokatu eban Arratiako gizonezkoen A taldeak Urbietan Zaldua A taldearen kontra eta nagusitasunez irabazi eban partidua, 5-0. 30 jardunaldiren ostean Arratia lider da 64 puntugaz eta 8 ateraten deutsaz bigarrenari lau jardunaldiren faltan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau bigarren sailkatua dan Otxarkoagaren kontra maiatzaren 7an, 18:30ean, eta irabazi ezkero matematikoki Lurraldeko Ohorezko Mailara igotea lortuko dau Igorreko taldeak.
Andrazkoen Arratia A taldeak ostera domeka eguerdian jokatu eban bigarren sailkatua dan Eibar B taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban. 28 jardunaldiren ostean eta partidu biren faltan ligea amaituteko, Arratia A hamargarren postuan dago 35 puntugaz. Datorren partidua maiatzaren 7an, eguerdiko 12:00etan, Tolosa taldearen kontra jokatuko dau eta liga honetan etxean jokatuko dauan atzena izango da.
Andrazkoen Arratia B taldeak be etxetik kanpo jokatu eban domekan Bizkeneskak taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. 28 jardunaldiren ostean Arratia B zortzigarren postuan dago 37 puntugaz. Datorren partidua Bizkerre C taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 6an, arrastiko 17:45ean.
Derbia Igorren
Domeka eguerdian Arratia B eta Lemoako Harrobi taldeen arteko derbia jokatu zan Urbietan, 500 lagun baino gehiago batu ziran Igorren eta jente asko hurreratu zan Lemoatik. Lehen zatia bardinketeagaz amaitu zan baina bigarren zatia hasi eta Lemoako taldea aurreratu zan markagailuan. Atzen emaitza 0 eta 2koa izan zan.
30 jardunaldi jokatu ostean Lemoako Harrobi bosgarren dago sailkapenean 54 puntugaz eta Arratia B bederatzigarren 39 puntugaz.
Lemoako Harrobik datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Amorebieta B taldearen kontra maiatzaren 6an, 18:00etan eta Arratia Bk etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri B taldearen kontra hilaren 6an, 18:15ean.