Andrazkoen Arratia A taldea Oiartzunen kontra lehiatu zan Urbietan zapatu arrastian eta 0-1 galdu eben. Holan, hamargarrenak dira sailkapenean, 35 puntugaz, 27 jardunaldi jokatu dabezanean. Datorren partidua hilaren 30ean jokatuko dau Eibar B taldearen kontra etxetik kanpo, 12:00etan.
Andrazkoen Arratia Bk be, ez dau punturik lortu 27. jardunaldian, Aritz taldearen kontra 2-1 galdu eban eta. Beraz, zortzigarren postuan dago oin andrazkoen bigarren taldea, 37 puntugaz. Datorren jardunaldia be etxetik kanpo jokatuko dabe Bizkeneskak taldearen kontra hilaren 30ean, 12:30ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak Basurto A taldearen kontra jokatu dau ligako 29. jardunaldian etxetik kanpo eta 1-0 amaitu zan partidua, etxekoen alde. Galdu ostean be, Arratia A lidertzan manteniduten da 61 puntugaz. Hurrengo partidua hilaren 29n jokatuko dau Urbietan, 17:15ean Zaldua Aren kontra.
Gizonezkoen Arratia B ostera, Artibai taldearen kontra aritu da 29. jardunaldian etxetik kanpo eta 3-2 galdu dau partidua. Oin, ligako bederatzigarren postuan dago Arratia B, 39 puntugaz. Datorren jardunaldian Lemoako Harrobi eta Arratia B egongo dira aurrez aurre, Urbietan, domekan eguerdiko 13:00etan.
Lemoako Harrobi izan da talde arratiarren artean puntuak lortu dauzan bakarra. Etxebarri Bren kontra lehiatu ziran etxetik kanpo eta 0-5 irabazi eben Lemoakoek. Oin, sailkapeneko bosgarrenak dira 51 puntugaz. Beraz, Arratia Bkoak baino hobeto helduko dira domekako derbira.