umeak

Astelehenean hasi eta maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik Haurreskoletako matrikulazino epea

Asier Abrisketa 2023ko api. 21a, 11:00

Haurreskola guztietan egon da edo egongo da instalazinoak ezetuteko aukerea, bertara hurbilduta edo eskolak zehaztutako egunetan.

2023/2024 ikasturteari begira eta oingo ikasturtea amaitzear dagoala, astelehenean zabalduko da Haurreskola guztietan izena emoteko epea; aprilaren 24tik maiatzaren 16ra arte, hain zuzen be. Holan, 2022 eta 2023 urteetan jaiotako umeen guraso edo legezko tutoreek emon ahalko dabe izena herri desbardinetako Haurreskoletan. Gainera, hurrengo ikasturtea doban izango da, lehenengoz.

Eskolak aurrez ezetuteko, ate irekiak be egingo dira Haurreskola bakotxean. Artean eta Lemoako datak pasau dira daborduko eta Areatzan, astelehenean egingo da, 16:00etik 17:00etara. Zeanurin ostera, Haurreskolako ohiko ordutegian gurasoak hurbildu eta lekua erakutsiko jakiela azaldu dabe. Bedian bardina egingo da, baina azaldu dabe hobeto dala gurasoak 13:00k eta 15:00k bitartean badoaz. Zeberion be ez dago egun zehatzik, baina gurasoek aldez aurretik deitu beharko dabe. Igorren ostera, matrikulazinoa batzerakoan erakutsiko da Haurreskolea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!