Oingo barikuan, aprilak 21, ospatuko dabe Igorren Liburuaren Nazinoarteko Eguna, “Jalgi hadi plazara! Euskera mundura eta mundua euskerara!” lelopean. Hori dala-ta, Udalak, Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Udal Liburutegiak jaitxoa antolatu dabe 105eko plaza txikian. Han, 13:00etatik 14:00etara, Institutuko ikasleek, kontakizun laburrak eta poesia irakurriko ditue. Arrastiko 18:00etatik aurrera barriz, gura dauanak irakurri ahal izango dau berak aukeratutako testua. Mikro irekien saioaren ostean, Rosa Martinezek ipuin kontaketea egingo dau.
Bedian, datorren asteko eguaztenean, hilak 26, ospatuko dabe Liburuaren Eguna. Egun horretan, 18:00etan, Mikel Hernandezen eskutik, Ganbaran txotxongilo ikuskizuna egongo da liburutegian, ikuskizunaren bitartez, umeak literaturara erakarteko. Ganbaran antzezlanak, liburuak hartzean ditu gaitzat eta umeak hasitako istorio bateri amaierea emotera animetan ditu.
Lemoan, irakurteak saria izango dau. Izan be, aprilaren 23tik eta hilabetez, Liburutegiak, euskerazko liburu bat maileguan hartzean dabenak sarituko dauz, opari bategaz. Liburu aurkezpen bat be egongo da, eguenean, hilak 20, Karabie Gaztetxean. Han, 19:00etan, Asisko Urmenetaren Amaiur! Libera state liburua aurkeztuko dabe. Komiki honetan, oin dala 500 urteko guda bat kontetan da.