futbola

Gizonezkoen Arratia A taldea lider dago

Iñigo Irua 2023ko apirilaren 17a

Gizonezkoen Arratia A eta Moraza A taldeen arteko partidua Urbietan.

Andrazkoen Arratia B taldeak ezin izan dau Ugao liderraren kontra punturik lortu, beste talde guztiek ostera garaipena lortu dabe.

Andrazkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban andrazkoen A taldeak Añorga taldearen kontra etxetik kanpo eta atzen aldiko bolada onari jarraipena emonaz 0-2 irabazi eban. Lehenengo gola lehen zatian heldu zan Nerea Beitia lemoaztarrak sartutako gol eder bateri esker. Bigarren zatian Irune Egigurenek sartu eban bigarren gola. 26 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko 4 partiduren faltan Arratia A hamargarren postuan dago 35 puntugaz. Datorren partidua Oiartzun taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 22an, arrastiko 15:30ean.

Andrazkoen Arratia B

Domeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak Ugao talde liderraren kontra etxean eta 0-2 galdu eban Arratiak. 26 jardunaldi jokatu ostean zazpigarren postuan dago Arratia B 37 puntugaz. Datorren partidua Ariz taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 22an, arrastiko 16:00etan.

Gizonezkoen Arratia A

Domeka eguerdian jokatu eban gizonezkoen A taldeak Urbietan eta 1-0 irabazi eban Moraza A taldearen kontra lehenengo zatian Paul Garaigordobil dimoztarrak sartutako gol bateri esker. 28 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko seiren faltan Arratia A lidertzan dago 61 puntugaz eta 8 puntu ateraten deutsaz bigarrenari. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Basurto A taldearen kontra hilaren 23an, goizeko 11:30ean.

Gizonezkoen Arratia B

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Ermua A taldearen kontra eta 4-1 irabazi eban.  28 jardunaldiren ostean Arratia B bederatzigarren postuan dago 39 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Artibai taldearen kontra hilaren 22an, arrastiko 17:30ean.

Lemoako Harrobi

Domeka arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Arlonagusian Artibai taldearen kontra eta 5-3 irabazi eban Lemoako taldeak. 28 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 48 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri B taldearen kontra hilaren 23an, goizeko 11:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!