FUTBOLA

Bueltan da futbola Urbieta eta Arlonagusian

Asier Abrisketa 2023ko apirilaren 13a

Andrazkoen Arratia A taldeak izan ezik, nagusien talde arratiar guztiak lehiatuko dira etxean; zapatu zein domekan.

Aurreko astegoienean, Aste Santua izan dala-ta, ez da partidurik jokatu ez Urbietan ez Arlonagusian. Deskantsua amaituta, asteon bueltauko dira ligako partiduak Igorre eta Lemoako nagusien taldeentzako. Gainera, andrazkoen Arratia Ak kenduta, partidu guztiak ikusi ahalko dira etxeko zelaietan. Andrazkoen Arratia Ak, Donostian jokatu dau Añorga taldearen kontra, zapatuan 16:00etan.

Urbietan barriz, lehen partidua zapatuan 18:15ean hasiko da, gizonezkoen Arratia B eta Ermua A taldearen artekoa. Domekan ostera, 12:15ean, gizonezkoen Arratia Ak, Moraza A taldea izango dau aurkari eta arrastian, 17:15ean, andrazkoen Arratia Bk Ugao jasoko dau, ligako liderra.

Lemoako Harrobik be, domekan izango dau partidua Arlonagusian. Arrastiko 17:00etan, Artibai taldea izango dabe aurrez aurre lemoaztarrek.

 

 

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!