Eskupelotea

Amaitu da Munduko Pilota Txapelketea

Asier Abrisketa 2023ko apirilaren 3a

Euskal selekzinoak lortutako dominak // EEPF

Hiru urrezko domina eta zidarrezko zein brontzezko bana irabazi dauz euskal selekzinoak, Dimako pelotarien parte-hartzeagaz.

Euskal Pilota Selekzioa Alziran (Valentzia) izan da astegoienean, Munduko Pilota Txapelketearen lehian beste hamazortzi herrialdetako selekzinokaz batera. Euskal selekzinoa hamasei pelotarik osotuten dabe, zortzi andra eta zortzi gizon, tartean arratiarrak be badagoz, Dimakoak hain zuzen be. Amaia Aldai, Ekhi Ziarrusta eta Lur Ziarrustak osotuten dabe delegazino arratiarra, bai eta Dimako Txumuluxueta klubeko Ainhoa Ruiz de Infante Otxandiokoak be. Lau espezialidade jokatuten dira Munduko Pilota Txapelketan: Llargues-a, Wall-Ball-a, Frontoi Valentziarra eta Joko Internazionala.

Lehen urrea Joko Internazionaleko finala valentziarren kontra 6-3  irabazita lortu eben andrek, Ruiz de Infante tartean. Gero, Frontoi Valentziarrean aritu ziran andrak, Amaia Aldai tartean, eta  21-7 irabazi eben valentziarren kontra. Gizonek be, Frontoi Valentziarraren finala jokatu eben  eta 21-2 gailendu ziran Ecuadorreko selekzinoaren kontra.

Atzen jardunaldian jokatu ziran Llargues eta Wall-Ball txapelketen atzen partiduak eta modalidade horreetan be, zeresana emon eben euskaldunek. Wall-Ball-ean, andrek hirugarren eta laugarren postuak erabakiteko partidua jokatu eta irabazi eben Belgikaren aurka, 2 (21-21) eta 0 (11-13), brontzea irabazita. Gizonek barriz, finala jokatu eben Herbeheretako selekzinoaren kontra baina partidu itzela jokatu ostean, atzen jokoan galdu dabe partidua. Holan, zidarra lortu dabe euskaldunek, Lur Ziarrustak tartean.

Llargues-ean barriz, gizonek hirugarren eta laugarren postuak erabakiteko partidua jokatu eben, hau be Herbeheretako selekzinoaren kontra. Baina euskaldunek 6-3 galdu eben, dominik lortzeako aukera barik itxita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!