Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak aprilaren 1ean amaitu dau Ohorezko B Mailako Euskal Liga eta laugarren postuan geratu dira, 36 puntugaz. Taldea birsortu zanetik, bigarren denporaldia izan da hau eta erronka nagusia, taldea berregituratzea izan dala azaldu dau Ekaitz Duñabeitiak: "Taldea berregituratzen hasi ginan, handik eta hemendik jokalariak batzean, esperientziadunak zein barriak; gatxa izan da dana ondo batutea baina balorazino oso positiboa egiten dogu. Hurrengo urteari begira ia holan segiduten dogun, gauzak hobeto urtengo dira, ziur".

Halanda be, atzen partidua ez zan ondo amaitu. Zapatuan lehiatu ziran Bera Bera taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-19 galdu eban partidua Arratiko Zekorrak taldeak. Duñabeitiak onartu dau, aurkariak gogo gehiagogaz urten zirala zelaira, baina jokalari faltea be izan dabe zekorrek. Gitxi joan ziran partidura eta gainera, lehen minutuetan hiru jokalarik hartu eben min, euretako bik burua zaurituta.