Eskupelotea

Gure pelotariak badabiz urreak lortzean Alzirako Munduko Pilota Txapelketan

Asier Abrisketa 2023ko martxoaren 31

Amaia Aldai dimoztarrak Frontoi Valentziarra modalidadeko urrea jantzi dau eta Txumuluxueta klubeko Ainhoa Ruiz de Infantek, Joko Internazionalean; Lur eta Ekhi Ziarrusta anaiak be badagoz lehian.

Euskal Pilota Selekzioa Alziran (Valentzia) dago, Munduko Pilota Txapelketearen lehian beste hamazortzi herrialdetako selekzinokaz batera. Euskal selekzinoa hamasei pelotarik osotuten dabe, zortzi andra eta zortzi gizon, tartean arratiarrak be badagoz, Dimakoak hain zuzen be. Amaia Aldai, Ekhi Ziarrusta eta Lur Ziarrustak osotuten dabe delegazino arratiarra, bai eta Dimako Txumuluxueta klubeko Ainhoa Ruiz de Infante Otxandiokoak be.

Gaur, Llargues eta Wall-Ball modalidadeak dagoz jokoan, brontze bi eta urre bat irabazteko aukerea dabe euskaldunek.

Lau espezialidade jokatuten dira Munduko Pilota Txapelketan: Llargues-a, Wall-Ball-a, Frontoi Valentziarra eta Joko Internazionala. Atzen bi honeek jokatu dira daborduko eta Euskal Herriak hiru urrezko domina lortu ditu jada.

Lehen urrea Joko Internazionaleko finala valentziarren kontra 6-3  irabazita lortu eben atzo andrek, Ruiz de Infante tartean. Arrastian barriz, Frontoi Valentziarrean aritu ziran andrak, Amaia Aldai tartean, eta  21-7 irabazi eben valentziarren kontra. Gizonek be, Frontoi Valentziarraren finala jokatu eben atzo eta 21-2 gailendu ziran Ecuadorreko selekzinoaren kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!