Arratia BHI

Kultur Astea ospatuten dabiz Arratia BHIn

Asier Abrisketa 2023ko mar. 28a, 12:00

Hizkuntzak, kirola, zientzia, musikea, jantzak, naturea zein gizarte gaiak landuko ditue ikasleek aprilaren 5era arte.

Arratia BHIko ikasleek aurtengo Kultur Asteari hasikerea emon eutseen atzo eta aprilaren 5era arte, hainbat jarduera izango ditue, kulturatik haratago be. Holan, astean zehar martxan egongo diran jarduerak zein egun bakotxerako programazinoa ditue prest, hezkuntza prozesuan aurrera egiteko, ikasgelan zein ikasgelatik kanpo.

Adibidez, astean zehar bost jarduera egongo dira martxan. Batetik, matematikako irakasleek Kahoot jokoaren bitartez kalkuluak egiten erakutsiko dabe, hizkuntza desbardinetan. Teknologiaren aldetik, 3D klasekoek Tangram lehiaketea egingo dabe. Hizkuntzei jagokonez, Angel Larrea historialariak amazigerari buruzko berbaldiak emongo ditu bere klase orduetan. Beste alde batetik, Txikia naiz ipuina hizkuntza desbardinetan irakurteko aukerea egongo da. Mundua ezetuteko, munduko txoko desbardinen argazki lehiaketa bat egingo da.

EGUTEGIA:

Martiak 27
  • IRATI filmaren proiekzinoa, DBH2 eta Batxillerreko ikasleentzako.
Martiak 28
  • LH6 eta DH1eko ikasleen aurkezpenak: Eskolako patioa danona da, zaindu daigun!
Martiak 29
  • DBH3 Arratiako Udalen Mankomunitatera.
  • Futbol Txapelketea.
Martiak 30
  • Donibane-Lohitzunera urtekerea.
  • Batxillerreko lehen mailako ikasleek bizikleta ibilbidea Arratiatik eta udaletan eskariak sartu.
  • Aitor Nebredaren berbaldia: Munduari bira.
  • Rafa Ruiwanbaren berbaldia: Zelan gauzatu zure ideiak.
  • Batxillerreko lehen mailako teknologia ikasleek ordenagailuak konpondu, Afrikara eroateko.
  • Fruzan Wahdat afaganiarraren berbaldia.
  • Futbol Txapelketea.
Martiak 31
  • Txorien inguruko berbaldia, Aitor Zabalaren eskutik.
  • Teknologia ikasleentzako mapen inguruko berbaldia, Olatz Landajoren eskutik.
  • DBH4 A, D eta E Lemoatxara.
  • Futbol Txapelketea.
  • Jaialdia: Oilakorbe, zirku ikuskizuna, trikitixa emonaldia eta Thierry Biscaryren kantaldia.
  • Thierry Biscaryren berbaldi musikatua, ikasle sortzaileakaz.
  • Feminismoaren gaineko berbaldia, Bea Ilardiaren eskutik.
Aprilak 3
  • Futbol Txapelketea.
  • DBH3koek zabor bilketea eta gero, Plastikuen bizitza berbaldia, Maider Iturrondobeitiaren eskutik.
  • Institutuko elektrikarien bidaien gaineko berbaldia, Patxi Lopezen eskutik.
  • DBH2koentzako Kultura Zientifikoa taldekoek antolatutako ginkanea.
  • DBH4 B eta C Lemoatxera.
  • Batxillerreko bigarren mailakoentzako berbaldiak: Nepal eta Hitanoa.
  • Klima aldaketari buruzko berbaldia.
Aprilak 4
  • DBH4ko Latin taldea Palentziara egun bi.
  • Xake Txapelketea.
  • Esperimentuak laborategian.
  • Ikasleen arteko feminismoaren inguruko mahai-inguruak.
  • Lemoako gazteen urteko proiektuaren aurkezpena.
  • DBH3koek Herri Kirolak.
  • Futbol Txapelketearen finalak.
  • DBH 2 eta 3koentzako filma: ENERGIA 3D.
  • Stratibist Macroprojects berbaldia.
  • DBH4 Biologia ikasleentzako Ainhize AZTIko ikertzailearen berbaldia.
Aprilak 5
  • Mikele auzoko arrautza ustiategira bisitea.
  • ZIRTI-ZARTE lehiaketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!