ekoizleak

Eguaztenean amaituko da Errigoraren orioa eskatuteko kanpainea

Asier Abrisketa 2023ko mar. 27a, 12:20

Errigoraren orio dastaketea Igorren, martiaren 2an.

Nafarroa hegoaldeko orioa, auzolanean antolatutako ekoizleen jatorrizko prezioan eta euskeraz erosteko aukerea emoten dau Errigorak martiaren 29ra arte.

Euskerea, elikadura burujaubetzea eta auzolana bultzatu gurean, Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako ekoizleakaz sortu zan Errigora. 2013an, bost baino ez ziran ekoizleak; 2023an barriz, 23. Aurten, Errigora Balioak identifikatzailea sortu dabe. Zigilu honek, produktuak proiektuaren balioak beteten dituala bermatuten dau. Bertakotasuna, euskerea, auzolana eta nekazariakazko harremana dira Errigoraren balio honeek.

Arratian, herri bakotxeko arduradunaren bidez egin daitekez eskaerak edo Errigoraren webgunean  martiaren 29ra arte. Aprilaren amaieran edo maiatzaren hasikeran jasoko dira produktuak herrian. Modu bitan ordaindu daiteke, eskudirutan herriko arduradunari edo online.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!