A taldeek irabazi egin dabe, B taldeek galdu

Iñigo Irua 2023ko mar. 27a, 09:00
Andrazkoen Arratia A eta Mulier taldeen arteko partidua Urbietan.

Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik euren partiduak irabazi ebezan etxean. Gizonezkoen Arratia Bk ostera 0-4 galdu eban etxean liderraren kontra eta andrazkoen Arratia Bk 1-3 galdu eban etxean be.

Andrazkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban andrazkoen A taldeak eta 3-0 irabazi eban Urbietan Mulier talde nafarraren kontra. 24 jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago talde arratiarra 29 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Aurrera Vitoria taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 18:15ean.

Andrazkoen Arratia B

Domeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak Urbietan Adiskideak taldearen kontra eta 1-3 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean Arratia zortzigarren postuan dago 34 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Mungia taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia A

Zapatu eguerdian jokatu eban gizonezkoen Arratia A taldeak Gernika B taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban Urbietako taldeak. 26 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko zortziren faltan Arratia A taldeko liderra da 55 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gatika taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 17:00etan.

Gizonezkoen Arratia B

Zapatu iluntzean jokatu eban gizonezkoen Arratia B taldeak Gernika Sporting A talde liderraren kontra eta 0-4 galdu eban Igorreko taldeak. 26 jardunaldiren ostean Arratia B  hamargarren postuan dago 33 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Solokoetxe A taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 18:30ean.

Lemoako Harrobi

Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Solokodetxe A taldearen kontra Arlonagusian eta 2-0 irabazi eban Lemoako taldeak. 26 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi zazpigarren postuan dago eta 42 puntu ditu. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ermua A taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 16:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!