Tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei alkarte bildu dira egunotan, martiaren 23an eta 24an, jarrerak hurbiltzeko eta alkarren arteko lankidetza-bideak zabaltzeko. Horreen artean dagoz Associació Catalana de la Premsa Comarcal, Associació de la Premsa Comarcal Valenciana, Associació de Mitjans Digitals de la Comunitat Valenciana, Associació de Premsa Forana de Mallorca, Associació de la Premsa Local de Menorca eta TOKIKOM. Besteak beste, krisiak eragindako ondorioei aurre egiteko, euren hedabideak publizidade inbersinoetan sartzeako eskatu deutsee Estatuko administrazino publikoei.
Sei entidadeek Espainiako Estaduko tokiko eta eskualdeko 347 komunikabide batzean ditue guztira, sei milioi eta erdi lagunengana ailegetan diranak, “euren errotze sozial handiaren erakusgarri”. Danen artean, 1.296 ordainpeko langile eta 2.213 laguntzaile pilatzen ditue, eta urtean ia 49 milioi euroko bolumen ekonomikoa osatzen dabe.
Alkarteek nabarmendu dabenez, gertuko kazetaritzak sektore ekonomiko garrantzitsua osatzen dau, tokiko 1.296 familiari lana eta zuzeneko bizibidea ematen deutsena, hornitzaileen jarduera ekonomikoa sustatzen dauana eta tokiko ekonomiak dinamizatzen nabarmen laguntzen daben produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituana.
Ildo horretan, deitoratu dute eurak be gogor pairatzen ari dirala ekonomia- eta osasun-krisien ondorioak, hala nola enpresa txiki eta tokiko saltokien desagertzeak publizidadean eragindako diru-sarreren beherakada.
Zailtasunak zailtasun, hedabideok euren jarduera mantenidu ez ezik, euren burua erabarrituz eta egokituz, daukien zerbitzu publikoko bokazinoari heldu eta herriko komunitatearekiko konpromiso sendoari eutsi deutsee.
Hori guztia dala-ta, Estatuko administrazino publikoen konpromisoa eskatu dabe euren publizidade-inbertsinoan hurbileko informazinoan espezializatutako tokiko eta eskualdeko komunikabideak sartzeko, bai eta hedabideok kontuan hartzeko be, atzen krisi ekonomiko eta sanitarioen ondorioak arintzeko dirulaguntzak diseinatzerakoan, “gure jarduerak eragin biderkatzailea baitau gure eragin eremuetako dinamizazino sozial, kultural eta ekonomikoan”.
Era berean, eskaera horien inplementazino teknikoa errazteko eta horreetan laguntzeko prest dagozala eta laguntzeko borondatea dabela adierazi dabe sei alkarteek.